XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Kalkula bitez ondoko arrazoi trigonometrikoak:

a) 60ampdeg;-ko angeluarenak (2. irudiak balio du)

b) 45ampdeg;-ko angeluarenak

(Marraz bedi bat balioko aldea duen karratu bat, bere diagonal batekin).

3.2.- EDOZEIN ANGELU EDO ARKUREN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK

3.2.1. Arku edo dagokien angelu zentralen neurria

Berrikas ditzagun laburki B.U.P.-eko 2.kurtsoan ikasleak ikusi zituen kontzeptu-hauek.

Angelu bat neurtzeko, ondoko hauek zehaztasunez mugatu behar dira:

a) Jatorria. Har dezagun A puntua arku-jatorri moduan (OA zuzen-erdia angeluaren hasierako alde bezala).

A puntua zera da: OA abzisa-ardatzerdia eta O puntuari (koordenatu-jatorria) zentrua duen zirkunferentziaren arteko ebakidura-puntua.

b) Muturra. AC arkuaren muturra C da (a angeluaren bukaerako aldea OC zuzenerdia da).

c) Norantza. A jatorritik C muturrera korritzerakoan, lasterketa hori, erloju orratzen norantza alderantzizkoa bada, norantza positibokoa da.

Hau da: AC positiboa da.

OD zuzenerdiak erloju orratzen higidura jarraitzen badu, norantza negatiboa da, hots, AD negatiboa da.

d) Neurri-unitateak.

Radiana eta gradu hirurogeitarra bakarrik erabiliko ditugu.

Angelu zentral baten balioa zera da: Bere aldeen artean besarkatzen duen arkuaren neurria.

3. irudian a = AC; b = AD.

Zirkunferentzia bateko angelu zentralen multzoa eta zirkunfeentziaren arkuen multzoa hartuz, bien arteko bijekzio bat ezar genezake a - AC.

Bijekzio hau isomorfismo bat da, eta zentzu honetan a = AC esango dugu.

Arkuez hitzegitea eta dagozkien angelu zentralez hitzegitea gauza bera izango da.